Tailerra
Ollerietako Museoko jarduerarik erakargarrienetako bat produkzio-tailerrerako bisita da, hain zuzen ere. Hortxe ikusten baitira eltzegileak beren lanean, eta gainera era guztietako esplikazioak ematen dira laneko teknika eta metodoei buruz ere.
Tailerrean, hain zuzen, piezak nola egiten diren ikusteko aukera dago, eta baita labean lehenengo aldiz 1000 ºC inguruko tenperaturan erre aurretik egiten den lan guztia ere. Prozesu horren azken aurreko urratsa ontziak esmaltatu eta apaingarriak ipintzekoa izaten da. Eta behin hori egin ostean, labean erretzen dira berriro, esmalteak beiratu eta koloreak finkatzeko. Horrela bukatuta, saltzeko moduan geratzen dira piezak.