Buztinaren soinuak
2004ko Azaroak 2
2004ko Nazioarteko Turismo Egunaren kariaz, egun berezi bat ospatu zen "Familia turismoari" eskainita. Egun horretan bisitatu gintuzten pertsonek buztinarekin lan egiteko eta musika-instalazio batean parte hartzeko aukera izan zuten. Airean kariloi modura eseki, eta behar bezala ordenatu eta afinatutako ontzi batzuek eta beste hainbat piezak, zurezko xirikila batzuekin emeki joz melodiak interpretatzeko gomita egiten zieten haurrei eta pertsona larriei.
Mikel Prieto musikari eta irakaslea izan zen tailer horretako gidaria.