Ollerias MARATOIA 2010 ZEGAMAN
Badakigu Zegama buztingintza-zentro garrantzitsu bat izan zela XIX. mendetik aurrera.
Gipuzkoako herri txiki horretan, ehun urtez gutxienez lau familiak lan egin zuten.
Azurmendi, Arrizabalaga, Arregi eta Aramendi familiak, hain zuzen ere. Bertako tailerretan beste leku batzuetatik etorritako zenbait buztingilek ere lan egin zuten, Martin Catalinak adibidez, Gregorio Aramendi Zegamako azken buztingilearekin zenbait urtez lan egin zuenak. Lantegi horietatik lanaldi amaigabeetan egindako milaka pieza ateratzen ziren.
Udala Zegamako buztingintza-jarduera horren oroitzapena berreskuratzeko ahalegina egiten ari da eta Elosu-Arabako Ollerias Euskal Buztingintza Museoarekin batera ollerias MARATOIA 2010 antolatu du.
Ekitaldi horren helburua interesa duen jendea lan egiteko forma horietara eta orduko produkzio handietara ahalik eta gehien hurbiltzea da.
Hamar buztingilek ahalik eta katilu gehien egin beharko dituzte hamar orduz jarraian. Eta iluntzean, hamar orduko lanaldi luzearen ondoren, azken kontaketa egingo da. Zenbat pieza egin ahal izango dituzte gaur egungo gure buztingileek denbora horretan...?
Maratoi horretan beren katilua erakutsi nahi duten pertsona guztiek hartu ahal izango dute parte, eta bereziki, zeramika-eskoletako ikasleak eta profesionalak gonbidatzen ditugu.
PROGRAMA
EGUN OSOA, 08:00etatik 18:00etara.
Lekua: ZEGAMA UDALETXEKO PLAZAN
08:00etan: Ollerias MARATOIAREN hasiera. Buztingileek lanari ekingo diote tornuarekin.
10:00etan: Piezen lehen kontaketa.
10:30etan: Bisita gidatua Intxaustiko errotara eta Altzibargo teileriara (autobusez)
12:00etan: Piezen bigarren kontaketa.
12:00etan: Ekitaldiaren aurkezpena Edaletxean
12:30etan: Film-proiekzioak: “Gregorio Aramendi, Zegamako buztingilea” (Ereintza elkartea) eta “Garai bateko buztingileak”
14:00etan: Piezen hirugarren kontaketa.
16:00etan: Piezen laugarren kontaketa.
16:30etan: Bisita gidatua Intxaustiko errotara eta Altzibargo teileriara (autobusez)
18:00etan: AZKEN KONTAKETA!!!!!! Zenbat katilu egingo ote zituzten...?
Udaletxeko plazan karpa bat instalatuko da, buztingileek lan egiteko eta beren produkzioa gordetzeko.
Publikoak buztingintza-tailer handi baten birsorkuntzaz gozatu ahal izango du egun osoan zehar.
Musika egongo da eta lan egiten ari diren buztingileen beraien iruzkinak megafoniaren bidezentzungo ditugu.