Unibertsitatearekin elkarlanean
Abenduaren 16an E.H.Uko Arkeologiako 1.mailako
ikasleentzat jarduera berezia gauzatu genuen. Hasteko, Museoko tailerra eta
erakusketa ezagutzeko aukera izan zuten eta ostean atal praktikoa jorratu
genuen. Osagai praktikoa Elosuko areto kulturalean burutu zen. “Altxorraren
bila” jolasean oinarrituz, sasoi eta ezaugarri ezberdinak zituzten buztinezko
ontzi eta puxketaz betetako hiru kutxa erabili
genituen. Horrela, denen artean, piezei buruz zekitena mahaiganeratu
zuten Blankaren azalpenekin osatuz.
Museoak urteak daramazki unibertsitatearekin elkarlanean eta beti suertatzen da esperientzia aberasgarri eta erakargarria arkeologogaientzat metodologia bizia eta parte hartzailea baita eta materiale ezberdinak ezagutu eta aztertzeko aukera baitute berauen ezaugarri, formen bilakaera, apaindurak eta teknikekin kontaktua izatearekin batera.