Zeramologia Elkartearen Urteroko IX. Biltzarra
2004ko urriaren 30ean, eta Esplugues de Llobregat-eko Robert Brillas Kultura Etxean "Tradizioa eta modernitatea: Zeramika Modernismoan" gaiaren inguruan antolatu zen Zeramologia Elkartearen Urteroko IX. Biltzarraren barnean,"Arkitekturari aplikatutako zeramika-ondarearen errestaurazioa eta kontserbazioa" izeneko mahai-ingurua egin zen. Elkarteko Lehendakari eta Valentziako "González Martí" Museoko Zuzendaria den Jaume Coll jn.ak egin zuen moderatzailearena. Eta hauek izan ziren mahai-inguruan parte hartu zutenak: Antoni Cumella jn., zeramikari industriala, Antoni González jn., Bartzelonako Diputazioko Arkitektura Ondare Lokalaren Zerbitzuko burua, Nuno Santos Viñero jn., Portugalgo UNESCO Forumeko lehendakaria, eta Neus Zapata and., ACRA enpresako errestauratzailea.