Jump to Navigation

Lauro Ikastolako DBH-ko 1. mailako ikasleen bisita. (Loiu-Bizkaia)

Aste honetan zehar, Lauro Ikastolako DBH-ko 1. mailako 120 ikaslek bisitatuko dute museoa. Urte batzuk daramatzazkigu bizipen hau burutzen. Ikasleen motibazioa handia da irakaslegoak gaia aldez aurretik lantzen duelako. Ikaslegoak galderak prestatuta dakartza eta parte hartzeko gogoz datoz.

Bisita honek, gure ingurugiroa hobeto ezagutzeko aukera ematen die, buztinaren osagaiak eta esmalteak egiteko behar diren mineralak ezagutuz. Buztingintzari buruzko galderak egiten dituzte, baita gaur egungo eta antzinako ekoizpen moduetaz ere. Lanbidearen ikaskuntzan eta gure buztingintzako maisuengan interesa agertzen dute. Bizimodu honi buruz gehiago jakin nahi dute, baita eskulangintzaren ekoizpenaz eta bere zailtasunetaz ere.

Bisita sakona da, parte-hartzekoa, eta guretzat oso pozgarria ikasleek jartzen duten interesagatik.

Gaur, “ A “ taldeko ikasleekin, lanbide hau ondo ikasteko behar den pazientziaz, eta pieza bakoitza eder bihurtzeko jarri behar den maitasunaz mintzatu gara.

Eta baita ere erakutsi dizkiegu ontzi bilduma hau.  Zerk elkartzen ditu eta zerk bereizten ditu?

Gaurko "B" taldekoei egin diegu beste galdera bat: portzelana zeramika da?


Argazkian agertzen diren katiluen artean, bata Meissen, Alemanian, egina dago eta bestea Japonian.

Asteazkenean "C" taldekoekin esperimentu bat egin dugu. Buztinezko ontzi bat, egin berria, impermeablea da baina labetik pasatu ondoren 950º tan, hau da, zeramika bihurtu denean, porosoa da. Horregaitik esmaltatzen dira ontziak, poroak estaltzeko.

Gaur, osteguna, Lauro Ikastolako DBHko 1.mailako “D” taldekuekin Herri guztietan keramika funtsezkoa dela ondorioztatu dugu nahiz eta kultura zein bizi modu ezberdinak izan. Erabilpenara egokituz, itxura ezberdineko ontzi asko daude.

 Gaur euskal zeramikan aurkitzen diren ontzi batzuetaz jardun gara. Museotik hiru ontzi aukeratu beharko bazenituzte duten berezitasunagatik, ¿zeintzuk aukeratuko zenituzke? Guk hauek hautatu ditugu: katilua, pitxarra eta pegarra.

Hona hemen 3 ontzien argazkiak. ¿Zein da zein? Eta ¿zertarako balio zuten?

Ostiralean, “E” taldearekin txerri hilketa eta elikagaien kotserbarako erabiltzen ziren keramikazko ontziez mintzatu dugu. Hozkailu eta izozkailuak asmatu baino lehen ere, elikagaiak hilabeteetan zehar mantendu behar izaten ziren. Haragia, arraina, fruituak eta ortukariak hilabeteetan zehar gorde ohi ziztuzte. Kontserbaren kultura oso hedatua egon da gure lurraldetan. Bazekiten arraultzeak ere, hilabete batzuetan fresko mantentzen. ¿Nola lor zezaketen iraunaraztea hotzik gabe? ¿Zenbat kontserbante natural ezagutzen dituzu eta zertarako erebili ohi ziren?


Bi ontzi hauek, barreinua eta tinaja, aintzinean elikagaiak iraunarazteko ezinbestekoak izan dira.

ARGAZKIAK