Museoen Nazioarteko Eguna 2018: BUZTINGINTZA MARATOIA
Museoen Nazioarteko Egunean Ollerias Museoak bere XXV. urteurrena ospatuko du ehunka katilu 24 orduz jarraian egiteko erronkarekin.
Desafioa maiatzaren 19an hasiko da, larunbatean, goizeko 10:00etan, eta hurrengo egunean, igandean, ordu berean amaituko da.
Erronkan, Blanka Gomez de Segurarekin, arduradun eta zentroko alma materrarekin, hurrengo protagonista hauek ere hartuko dute parte: Ollerietako museoko bere ekipoko kideek, jakina; Gasteizko Arteen Eskolako boluntarioek eta EHUko Arte Ederretako fakultateko hainbat ikaslek. Txandaka ekingo diote tornuari, 24 orduz, ez dadin gelditu egunez eta ezta gauez ere, ahalik eta katilu gehien egiteko. Publikoak ere ikusi eta animatu ahal izango ditu: 24 ordu horietan museoa irekita egongo da, ate irekien egun eta gau berezi batean, nahi duenak bisitatzeko.
Ikuskizuna sare sozialetan jarraitu ezazu #Ollerias25 etiketa jarraituz eta parte hartu ezazu Facebook eta Twitter bitartez galdera hau erantzuten: Zenbat katilu egin ahalko ditugu 24 orduz? Zenbakia asmatzen duenak edo gehien hurbiltzen denak Ollerietan egindako kafe-ontzi joko bat irabaziko du.