Eraikuntza eta Osagarriak
Buztin-lantegien inguruan jarduera osagarri bat egiten zen udako hilabeteetan: teilagintza.
Euskal Herriko buztin-lantegietara Asturiasko eltzegile-taldeak etortzen ziren. Lantegi horien ondoan finkatzen ziren, eta bertako "buztin-hobiak" erabiltzen zituzten buztina ateratzeko eta eraikuntzarako teilak eta adreiluak eskuz egiteko.
Denborarekin, ordea, lan hori mekanizatu egin zen, eta industria-garapen garrantzitsu bat izatera iritsi.
Buztingileek egiten zituzten ura eta bestelako likidoak leku batetik bestera eramateko hodiak ere, eta berdin labean piezak ipintzeko gehigarriak -hau da, "matoiak" eta "treberak"- ere.