Erlijioan eta apaingarri gisa erabiltzekoak
Oso pieza gutxi erabili izan dira apaingarri gisa. Idulkiak, lore-ontziak eta pitxer handi batzuk.Baseliza eta komentuetan erabilitako ontziak koloretan edo beren jabea zen baselizaren izenarekin apaintzen ziren. Jaietan eta kofradeen ospakizunetan erabiltzen ziren.
Erabili ziren, baita, argiontziak eta argimutilak ere, eta ia esateko Euskal Herriko etxe eta baserri guztietan erabili izan ziren ur bedeinkatu ontziak ere, era guztietako tamaina eta apaingarriak zituztenak.