Mahaiko zeramika
Sail honetan, sukaldean bai janariak manipulatzeko eta likidoak edukitzeko eta bai horiek zerbitzatzeko erabiltzen ziren ontzi eta baxerak ematen dira ikustera.
Talde honetan sartzen dira: platerak, basoak, katiluak, katilu handiak; zopa-ontziak, potoak, koilara-ontziak, gatzontziak, xukaderak eta ura edo ardoa, esnea edo txakolina erabiltzeko txarroak.