Hainbat
Sail honetan, etxean osagarri gisa erabiltzen ziren ontzi guztiak bildu ditugu.
Adibidez, erabilera sanitarioko pixontziak, eta norbere garbitasunerako terreinak, konketak eta pitxerrak.
Ur beroz beteta, ohea berotzeko erabiltzen ziren botilak edo bero-ontziak. Ehizako apeuak, uso eta oiloentzako edontziak eta janontziak, oilo erruleen habietarako engainuzko arrautzak edo ondokoak, edo artegietan ardiak jezteko ontziak.