Ura garraiatzea eta gordetzea
Hainbat forma eta tamainatako pegarrak, pitxarrak eta potizak ditugu atal honetan. Pieza guztiak ura garraiatzeko edo gordetzeko erabiltzen ziren, oraindik etxeetan hoditeriarik ez zegoenean, eta ura iturrietatik eta iturburuetatik ekartzen zenean.
Euskal Herrian badago ura garraiatzeko pieza berezi bat eskualdeen arabera pegarra, pedarra edo kantarue deitzen diotena. Berez pegar bat dugu hau, bere ekoizpen- eta erabilera-eremu nagusia kontuan hartuz, "pegar piriniotarra" dei dezakeguna, hain zuzen. Emakumeek buruan eraman ohi zuten, "burute" izeneko kuxin baten gainean.